Noam Chomsky terrorista dela adierazi dute
Robert Fisk-ek Independent egunkarian ateratako artikuluan dioenez, Gobernu turkiarrak 1984an Kurduen kontra egindakoa gaitzat hartuta Chomsky-k entsegu bat idatzi zuen. Bere lanean aipatzen zituen milaka eta milaka erailak, bizpahiru milioi errefusatuak, etnia bazterketak 3.500 aldea suntsituz... aipamen horiek ez dira batere ondo hartuak izan. Estatu terroristatzat jotzen du Chomsky-k sarraski hau eta horrek piztu du hika-mika.
Zerek bultzatzen duen biolentziara eta zerek ez eztabaidan egon da egun hauetan Euskal Herrian ere, baina ez da herrialde bakarra dirudienez. Biolentziara bultzatzea termino labainkorra da, dudarik gabe. Turkoek diotenez, adierazpen hauek biolentziara bultzatzen dute. Biolentziaz jarduteko akuilu omen direnak, ordea, Chomskyk horrela definitzen ditu: Giza eskubideen kontrako ekintzak dira, gizakiok dugun eskubide soilenen kontrakoak, alegia. Bitartean Europar Batasunean ez du inork ezer esaten, isiltasuna da nagusi.
Choskyk, otsailaren 13an Turkiara joateko asmoa duen linguistak, Nazio Batuen Erakundeari idatzi die, esanez, Turkoen legeei egindako emendakinak adierazpen askatasuna bultzatzeko zirela, ez murrizteko.
Erantzunak kargatzen...