Teknologia albisteak

Teknikerren proiektuak, Europako berrikuntza-sarean aipagai

Erabiltzailearen aurpegia
Luistxo - Code & Syntax
2002-01-30 : 11:01

Tekniker euskal ikerketa zentroaren bi proiektu azaldu dira Cordis Focus aldizkariaren aukera teknologikoen azken ale berezian, eta baita Interneteko Cordis-en marketplace edo kontaktuen merkatu birtualean.

Tekniker Eibarren kokatutako ikerketa zentroa da. Cordisen gehigarrian kokatu dituen bi proiektuak honako hauek dira:

  • Automozioan segurtasun eta konbustio parteak egiteko prototipoak egiteko prozedura bat, Idoia Etxaberen arduradpean. Informazio gehiago hemen.
  • Eguzkilore-olioan oinarritutako ibilgailuentzako lubrikanteak, Amaia Igartuaren ardurapean.

Cordis Europako Komisioaren Berrikuntza eta ETEen (Enpresa Txiki eta Ertainen) zuzendaritzak argitaratzen du. Hileroko newsletter erako aldizkari bat kaleratzen dute, eta hiru hiletik behin-edo, RTD Results Suplement delako bat, kolorez, kasu zehatzak azpimarratuz. Kasu horiek aukera teknologiko gisa aurkezten dituzte, hain zuzen ere, abiatutako ikerketa-lerroak direlako, eta gehienetan, sozio, erosle edo elkarlan bila dabiltzan ekimenak direlako.

RTD Results delako horri lotuta dago halaber, Virtual Technology Marketplace deritzotena. Interneten bidezko b2b proiektu bat, funtsean, enpresen arteko harremanak garatzeko aukera bat: enpresa, ikertzaile-talde eta halakoak aurkezten dira, batzuk eskaintzekin, besteak proposamenekin... Hortxe ere agertu dira Teknikerren bi proiektu hauek, eta bilaketetan arakatzen baduzue, beste euskal enpresa eta erakunde batzuen proiektuak ere badaudela ikusiko duzue.

Cordis-era harpidetzeko

Beraz, Europako Batasunaren informazio zerbitzu interesgarri eta gomendagarria da Cordis Focus. Paperean eta Internet bidez hedatzen da, eta teknologia eta enpresa ditu ardatz. Doan harpidetzen ahal zara, eta etxera bidaltzen dizute informazio piloa txukun-txukun. Bost bertsio ateratzen dituzte, ingelesez, frantsesez, alemanez, italieraz eta gaztelaniaz. Ni ingelesezkora nago harpidetuta, ze uste dut besteak baino lehenago banatzen dutela (itzulpenen zain egon gabe). Harpidetzeko, bete datu hauek, idatz idatzi mezu elektroniko batean, eta bidali.

CORDIS Focus Suscription Form
NAME:
FULL ADDRESS:
LANGUAGE REQUIRED: English | French | German | Italian | Spanish (bat aukeratu, jakina)

Bidali hori innovation@cec.eu.int helbidera.

Erantzun

Sartu