Sustatu logoa Teknologia albisteak

Gizarte Psikologia internetez ikasteko matrikula zabalik

Mondragon Unibertsitateko Hezkuntza Prozesuen Departamenduak aurrea hartu dio kalean dagoen betebeharrari. Gizarte Psikologiaren inguruan ikasi nahi duenari, sei kredituko jakintzagaia eskaintzen dio eta gainera on line. Matrikula zabalik dago otsailaren 1etik 15era.

Gai interesgarria da beti gizarte psikologiarena. Oraingo honetan, karrera osoa egin baino, zati bat hartu daiteke eta etxeko ordenadoretik ikasi. Internet bidez ikasiz gero, ez dago zertan joan beharrik klasera. Dena dela, Humanitateen eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, irakasleekin harreman zuzena eta indibidualizatua izateko joera dagoenez, hainbat zalantza betetzeko klase presentzialak antolatuko dira. Informazio gehiago lortzeko dagoen telefonoa 943 71 41 57. Bestela, posta elektronikoa erabil daiteke (idazkaritza_akademikoa@huhezi.edu ).

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu