Kuliska Sortak 50 urte
Aurtengoa urte garrantzitsua da haatik euskal literatura eta kulturarentzat. Kuliska Sorta zer izan den somatzeko: 77 zenbaki (55 liburu) eman zituen argitara 1973 bitartean. A ze urteak! Emeterio Arreseren "Olerki berrizte", Jautarkolen "Ipuiak", Jon Etxaidek idatzitako "Joanak joan", Angel Irigarairen "Euskalerriko ipuiak", Agusitn Anabitarteren "Poli", Juan San Martinen "Zirikadak" edo Gabriel Arestiren Harri eta Herri mitikoa esaterako. Kuliska Sortaren azken zenbakia Antonio Maria Labaienen "Teatrogintza eta yakintza" izan zen. Kuliska Sortak, egun klasikotzat ditugun liburu batzuen berrargitalpenak ere egin zituen, Xabier Lizardiren Biotz begietan ,Mogelen Peru Abarka edota Txomin Agirreren Kresala, orain interneten ere irakurgai ditugunak gainera. Juan Mari Torrealdaik, bere Artaziak liburuan, zentsura gainditzeko Itxaropenakoen pasarte eder batzuk eskaintzen ditu. Literatur Emailuak
Erantzunak kargatzen...