Gidari bariko autoa aurkeztu dute Galesen. Etorkizuneko taxia izango ei da. Garraiobide ona dela, eutsigarria, ekologikoagoa, segurua Dena ona, baina dena ona izan liteke? Autobuseroen arramuskak behintzat entzun beharrik ez!
Asko ibili daitezke batera, 1800 taxi. Honek esan gura du autopistako karril batek besteko mugimendua onartzen duela. Hirigunean 13 kilometro orduko lastertasunez ibiltzen da Ultra, baina 40 km/h abiadura hartzeko ere kapaz da.
Bestalde, eta beti ere hiriguneetan, ez dago minutu pila bat zain egon beharko. Autobusari itxaroten diogun denbora asko edo gutxi izan daiteke, baina Ultra-rekin, bidaiarien %95ak minutu bakarra itxaron beharko du. Noski, beti ere puntako orduetan.
Herri txikietarako ez du balio asmakizun honek, baina promotoreen esanetan, bi pertsonako, bat hirian bizi da. Munduan, 200 ziutatek milioi bat biztanletik gora du.
Bizkorrago bidaiatzako garraiobide moduan aurkeztu dute, baina nork ordainduko du guztia? Ba dirudienez publizitatea egiteko moduek ordainduko ei dute, nola? Barruan bideo-pantailak jarriz, kanpoan iragarkiak eta erabiltzaileek zenbat ordainduko dute? Inork ere ez du esan.
Nolakoa den ikusteko edo informazio gehiago jasotzeko zanpatu hemen edo hemen edo baita hemen ere.
Erantzun
Sartu