Sustatu logoa Teknologia albisteak

EGA gainditzeko, Atariko proba elektronikoa

Badakigu EGA prestatzea zein zaila den, eta horregatik erabaki genuen tresnatxo hau sortzea azterketa zail hori prestatzen ari direnentzako laguntza modura. Momentuz atariko proba bakarra egin daiteke, baina denborarekin gehiago moldatuko eta eskegiko ditugu gure web orrian .

Programak egiten duena oso sinplea da: atariko probaren galderak pantailaratzen ditu eta erantzuteko aukera ematen du. Erantzuna jasotzean, zuzena ala okerra den esaten dio erabiltzaileari, eta okerra izanez gero, zuzena ere zein den adierazten du. Entzun ariketak ere egiteko erabil daiteke. Gainera, erabiltzaileak erantzun baten inguruak zalantzak baldin baditu, erantzun hori gorde dezake bukatutakoan, irakasleari edo dena delakoari galdetu ahal izateko. Hurrengo bertsioetan aukera jarriko dugu zalantzazko erantzun horek irakasleari emailez zuzenean bidali ahal izateko.

Windows zein Mac (Classic eta X) inguruetarako bertsioak egin ditugu, eta onena: ERABAT DOAN!

Hamaika Ikusteko

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu