Ordenagailuak gidatzeko agiria
2002-01-19 02:01
Autoekin gertatzen den bezala, Europa osoan balio izango duen ordenagailuak gidatzeko agiri edo karneta eskatuko dute laster. European Computer Driving Licence - ECDL Fundazioa -k Europa ia osoan eta munduko beste lurralde askotan hedatzen ari den lizentzia babestu eta bultzatzen du.
Ordenagailu aurrean bazaude hasi agiria ateratzeko frogak prestatzen, zazpi modulu baino ez dira izango eta.
European Computer Driving Licence Fundazioak prestatutako moduluak hauek dira:
- Informazio Teknologiei buruzko oinarrizko kontzeptuak (erabiltzailearen ikuspegitik)
- PC-aren erabilera eta fitxategien kudeaketa
- Testuen kudeaketa
- Kalkulu orriak
- Datu baseak eta informazio baseak
- Aurkezpena eta diseinua
- Sare Zerbitzuak (posta elektronikoa, web, internet).
Gaien zerrenda edo programa osoa .pdf formatuan hemen dago
Informazio gehiago gazteleraz hemen
Erantzunak kargatzen...