Inozente eguna, liderra Sustatun
2002-01-18 19:01
Badira hiru bat hilabete Sustatu martxan dabilela, eta zenbait estatistika atera ditugu zuen interesei buruz gehiago jakiteko.
Honi esker jakin izan dugu Aurki-rekin batera egin genuen inozentada izan dela gehien irakurritako albistea.
Gehiago jakin nahi duzula?
Bisitari kopurua goraka doa poliki poliki, gabonetako batxea pasa ondoren. Albiste honen bukaeran grafikoa duzue, pixka bat ilustratzeko.
- Mediaz, egunero 140 sarrera egiten dituzue gure orrialde nagusian
- Egunero 13 Megabyte inguru banatzen ditugu interneten zehar (zuek eskatuta, noski...)
- Googlen bisitan zebiltzan 150 bisitari inguru etorri dira Sustatu-ra, txitxarro , maialen lujanbio edo euskal literaturaren bila ari zirela.
Eta bukatzeko, hona hemen irakurle gehien izan dituzten albisteak
- Hacker eraso espainola Aurki-ren kontra! 2001-12-28 Luistxo
- Ikusi, ikusi iMac berria: harrigarria 2002-01-08 Joxe Aranzabal
- Kutxako Internet sariak, zelako sorpresa! 2001-11-30 Luistxo
- Legala da CD-ak kopiatzea? 2002-01-16 Gari Araolaza
- Literatur Emailuak, interneteko albistegi berria 2002-01-10 susanews
- Nori saldu dizkio Kaixo-k gure e-posta helbideak? 2002-01-04 Kike
- Olentzero, Ibarretxe eta Savater 2001-12-21 Luistxo
- Azpeitiko informazioa, uztarria.com webgune berrian 2002-01-07 Josu Azpillaga
- Argibide gehiago, ikasteko euroa nola deklinatu 2002-01-12 Mitxel Kaltzakortaren bidez
- Eraztunen jauna filmaz 2002-01-11 Iban Zaldua
Erantzunak kargatzen...