Uste dut UPN-ko gobernua laster konturatuko dela.
Potentzialki, are larriagoa izango zela beraientzat herritarrak telematikoki euskaraz artatzeko sistema bat, funtzionarioak euskalduntzeko plangintza bat baino.
Herritar euskaldunak artatzeko, telekonferentziak proposatu omen ditu nonbait Rafael Gurrea Nafarroako lehendakariordeak, funtzionarioak euskalduntzea baino merkeagoa litzatekeelako. Hemen zetorren notizia atzo.
Telekonferentzia baino oraindik merkeagoa litzateke, diot nik, web-interfazeen bidezko ziberleihatila administratiboa jartzea, eta euskaraz jarriz gero, gazteleraz ere jartzea (nola ez).
Sindikatuek uste dute funtzionarioak liberatzea euskalduntzeko hobea dela, eta ez daude erratuta Nafarroako Gobernuari euskararen kontrako jarrera igartzen diotenean (igarle izan beharrik ez dago horretarako).
Baina jar gaitezen pentsatzen. Non dago benetako arriskua? Euskara 21. menderako prestatzean. Euskarazko telematika, ziber-zerbitzu euskaldunak egiten... UPNkoak konturatuko direlakoan nago, eta, nago, telekonferentzia sistema telematikorik ez dela izango. Badaezpada.
Nolanahi ere, ez telematikarik, ez kontrataziorik, ez euskalduntze plangintzarik. Merkeena hori da eta horren bila egongo dira, jakina.
Erantzun
Sartu