Nork dio Mac eta Windows ez direla konpontzen?
2002-01-16 02:01
- mitoa. Mito honek dio mundu guztiak erabiltzen dituela Windowsen oinarrituriko ordenagailuak. Applek, ostera, erantzuten du industria sortzaileetan ezetz. Estatu Batuetako abokatuen %25ek, adibidez, ez omen dute Windows erabiltzen.
- mitoa. Macintosh eta PC ordenagailuek ezin dute elkarrekin lan egin. Ez da egia, dio Applek, edozein artxibo trukatu eta sarean lan egin dezakete, ederto asko.
- mitoa. Apenas dago programarik Macintoshentzat. Applek dio 15.000 programa daudela Mac OS sistema eragilean lan egiten dutenak.
- mitoa. Ez dago Microsoft Office Macintoshentzat. Gezurra, dio Applek. Are eta gehiago: Mac OS X sistemarentzat egin den Office paketeak hainbat ezaugarri ditu Windowsenean oraindik aurkitzen ez direnak.
- mitoa. Windows Macintoshen mailan jarri da. Ezin da ukatu, dio Applek, Microsoftek negozio ona egin duela Mac OS kopiatzen, baina oraindik badu zer ikasirik.
- mitoa. Macintosh ordenagailuak askoz ere erabilterrazagoak dira Windows baino. Puntu honetan Applek ez du ezetzik esaten.
Hau ote da Windows erabiltzaileak erakartzeko modurik onena?
Erantzunak kargatzen...