Aukera berriak Sustatu-n
Pil-pilean ez da atal berri bat, izatez. Besterik gabe, kronologikoki antolatzen ditu azken gehikuntzak, berdin artikulu nagusiak edo erantzunak izan. Hau da, une jakin batean zer ari den gehitzen jakin dezakezu. Azken gehikuntzen behatoki bat da, nolabait esateko.
Beste alde batetik, lehen orritik jausten diren albisteak topatzeko beste modu bat ezarri dugu. Orri bakoitzaren behekaldean, aldez aurretikoak kontsultatzeko beste orri batera joateko aukera dugu. Orriz orri, hamarnaka daude antolatuta artxiboak. Hau da, lehen orrian, kargatu diren azkenengo 10 albisteak daude, baina aurreko hamarrak hementxe dauzkazu.
Era berean, gaikako antolakuntza berdintsu egituratzen da orain. Internet ataleko azken hamarrak atalaren orrian dauzkazu, baina horien aurretik argitaratu zirenak, hemen. Orriz orri mugitzeko, behekalde eta goikaldeetan jarri ditugu albiste zahar eta berrietarako loturak.
Googlek deskubritu gaitu
Eta gu pozik. Sustatu-ko edukiak munduko bilatzaile onenean aurkigarri izan zitezen nahi genuen, eta horretarako urrats batzuk eman ere bai. Nahiko ondo irten zaigu, oraingoz. Google-n Harry Potter euskaraz bilatzen duenak, Sustatu aurkituko du lehen posizioan orain.
Sailkako orri nagusiez gain, hitzordu eta albiste askoren testu osoa ere artxibatu du Googlek.
Erantzunak kargatzen...