Napster berriz ere atakera!!!
Disko etxe garrantzitsuenekin adostasuna lortu ostean, eta polemika judiazialak eta guzti izan ondoren, orain artista ezagunenen kantuak jaso ahal izango ditu erabiltzaileak, baina ordainduta.
Gaur arratsaldetik 100.000 kantu egongo dira Napsterren orrialdetan norbere ordenagailura ekartzeko moduan. Denok egin ahal izango dugun? Oraindik ez! Lehenengo proba fasean daude. Gero ere denok aprobetxatuko dugu? Ba ordainduz gero bakarrik. 4,45 eurotik 8,90 euro bitartean egongo da kontua. Diru horren truke 50 kantu ekarri ahal izango dira
Bi eratako artxiboak egongo dira. Dagoeneko ezagunak diren MP3ak eta .nap artxiboak. Azken hauek, Napsterreko sortzaile den Sean Fanning-en esanetan ezingo dira kopiatu ez disko gogorrean ezta CD-etan ere.
Itxuraz antzerakoa izango ei da Napster, 1998an ezagutu genuen modukoa, bina barruko tripak guztiz aldatuak omen ditu.
Napsterren orria oraindik ere sarean dago nahiz eta seguruenik ez den lehen beste erabiliko. Napsterren berriak, kamisetak, informazioa...
Erantzunak kargatzen...