Sustatu logoa Teknologia albisteak

Windoxs XP ez da dirudien bezain ona

Aitor - Iruñea
2002-01-14 11:01

Badu hutsunerik eta Microsoft-ek ere onartu du horrela dela eta oso zulo serioa dela gaineratu du. Windows XP seguritatea bermatzen duen asmakizuna zela ziurtatu ostean aurreko windows guztiak baino “zulo” handiagoa du XP-ak.

Irtenbidea? Ba partxe bat jartzea, nola ez! Egia esan, inork ez du jokuan jarriko txakurtxikirik ere partxe horren alde, baina... XP-dunok, Microsoften seguritate boletina irakurtzera gomendatzen duenik ez da falta.

Datuak harrapatu, goitik behera formateatu, DoS atake bat egiteko aukera… Ez da ez gero hackerren kulpa bakarrik izango! Autoko kristalak itxi barik lagatzen baditugu ba… irratirik ez!
Sistema hori debalde izango balitz ere…

Eta non dago zuloa? Universal Plug and Play deritzon lekuan. Kontrolatu gabeko bufferra da, hackerrari kodigoa gainetik idazteko aukera ematen diona gero gure ordenagailuaren kontrola izan dezan.

Eta kontu izan Windoxs Millennium duzuenok UpnP instalatua baduzue edo Windoxs 98an Internet Connection Sharing erabiltzen baduzue.

Zuloa Alisa Viejok antzeman du Californian eta publikoki jakinarazi arren edarrak barreak egiten egongo da Bill Gates, honezkero milioi pila bat poltsikoan dituela.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu