Gaur ostiralez banatu dituzte CAF-Elhuyar Zientzia eta Dibulgaziorako sariak. Klonazioari buruzko lan batek irabazi du artikuluen alorrean. Eta liburua idazteko beka, titulu hau duen lanak eramango du: Euskal mikroenpresen demografia eta erregimen teknologikoak XXI. mendearen atarian
Bi urtetik behin CAF-ELHUYAR sariketetan liburu bat idazteko proiektu bat saritzen da, eta aurten egokitu da beka proiektua saritzea. Beraz, alor honetan ere, badugu proiektu irabazlearen izena:
Iñaki Peña Legazkue da proiektuaren arduraduna. Donostiako Deustuko Unibertsitateko ESTEko kanpuseko irakaslea da Peña, eta beste bi irakasleren laguntza izango du ikerketa-lan hau burutzeko: Maria Jose Aranguren eta Miren Larrearena. Hain zuzen ere, orain bi urte Donostiako Udaleko Karlos Santamaria Beka irabazi zuen hirukote honek Donostia aldeko garapen ekonomikoaren azterketa egiteko.
Iñaki Peñak, honela azaltzen du lanaren nondik norakoa: "Aztertu nahi nuke Euskadin zenbat mikroenpresa sor-tzen diren, nolakoak diren, eta zergatik porrot egiten duten gehienek. Enpresa hauskorrak izaten dira, hiru edo laugarren urte baino gehiago irauteko arazo handiak izaten dituztenak. Hamarretik zortzi ixten dira lehenengo hiruzpalau urteetan. Ekimen publikoak oso garrantzitsuak izaten dira horrelako enpresa oso txikien kasuan. Adibidez, hor daude enpresa berrientzako inkubadorak eta garapen-agentziak; horrelako inkubadoretan, esaterako, elkarren oso gertu egoten dira enpresa-sor-tzaileak eta hartara solidaritatezko atmosfera izaten da».
Aurtengo deialdirako zientzia eta teknologiaren dibulgazio-artikulu ugari aurkeztu da. Honako hauek izan dira sarituak:
Aurtengo epaimahaia, ohi bezala, euskarazko dibulgazioan eskarmentu handia duten profesionalek osatu dute:
Erantzun
Sartu