Egunkariak eta Argiak e-postal zerbitzua jarri dute
Sareko Argiako postalak bost gaitan banatzen dira, eta gai bakoitzaren barruan argazki eder batekin osatutako postalak datoz.
Erraza da funtzionamentua. Postala aukeratu ostean norbaiten helbidea klikatzeko esaten dizute eta gero, automatikoki bidaliko zaio mezu bat beretzat postal bat dagoela adierazten diona. Postala jasotzeko esteka batean klikatu edo helbide batera bidaltzen dizute identifikazio zenbaki bat eman ostean. Hori bai, bi astetan ez baduzu zure ordenagailua piztu, ahaztu zure amorantearen idatzia. Maitasunez idatzitako letrak ezabatu egingo dira.
Euskaldunon Egunkariako postal zerbitzua geldoago dabil, Egunkariaren webguneak ohituta gauzkan moduan. Postalak badute xarmarik dena den. Postalak Euskaldunon Egunkariako webgunetik bidaltzen dira, eta Kukuxumuxuk diseinatuak dira denak. Ezaguna egin da kukuxumuxu diseinugintzan. Kukuxumuxukoak dira Sanfermin.com helbidearekin famatu egin direnak. Milaka eta milaka lagunek ikusten dute orri hau. Zer den domeinu ona izatea diseinuan zein webgintzan.
Erantzunak kargatzen...