Sustatu logoa Teknologia albisteak

Windoxs XP sistemarekin 17 milioi saldu dira

Juanan - Gasteiz
2002-01-10 14:01

Salmentetan adituek gutxiago saldu dela badiote ere, Bill Gates-ek dioenez, lizentzien salmentek %200 egin dute gora. Aurreko astean eman zuen berria Microsofl-ek. Urriaren 25an hasi ziren saltzen eta dagoeneko 17 milioi lizentzia salduak. Sinestekoa da edo…?

Hau da gehien saldu duen windows-a, eta gainera, PC fabrikatzaileendako onuraz josia dago Esan zuen aurkezpenean Bill Gates-ek.

Microsoft-eko arduradun nagusiak esan zuenez, kamara digitalen salmena, inpresorena zein bestelako periferikoen salmentak gora egin du XP sistemari esker. Millennium edizioarekin konparatuta %200 egin omen du gora.

Kontsultora independenteak kontrakoa diote, ordea. Windows XP-k azken belaunaldiko ordenagailuak behar ditu funtzionatzeko eta gainera osagarriak Microsoft-enak behar dute izan driverrrak kargatu gura badira behintzat. Guzti horri gehituz gero zuloren bat ere aurkitu diotela…

Windows XP- ezin ukatu aurrerapenik ere baduenik: multimedia soporteak, musika entzun eta grabatzeko kapaza da, bideoak editatu daitezke, erretratu digitalak antolatu…

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu