Teknologia albisteak
1

El Señor de los anillos film ikusiena EHn

Erabiltzailearen aurpegia
Iban - sustatu
2002-01-08 : 13:01

Hiru orduko filma izan arren askori ez zaie aspergarria iruditu. Egia esan, eszena asko ez dira ba oso entretenigarri, baina en fin... Jarraitzaile ugari ditu eta filmaren inguruan milaka istorio sortu dira. Gerlariak birtualak direla bazenekien? Zein programarekin eginak dauden jakin gura? irakurri sustatun.

Filmaren 10 segundotan, banatuta dauden ehunka elementu daude. Ordenagailuek sortutako imajinak dira asko eta horiek interaktuatzen dute aktoreekin. Gastu digital handia hiru ordu inguru duen filmarentzat.

Hurrengo kapituluetan, WETA etxeak izango duen egiteko garrantzitsuena Gollum digitalki sortzea izango da. Ez daki inork zein sistema erabiliko duten horretarako, baina muskuluak eta azala modulatuak izango ditu Peter Jackson zuzendariak adierazi duenez. J.R.R. Tolkien idazlearen imajinazioak zientzia gainditu zuen orain 50 urte. Orain, aldiz, eta pantaila handian ikusi dezagun, ordenagailuen lana ezinbestekoa izan da.

Urte asko, 45, pasatu behar izan dira teknologia zinematografikoak Tolkienen lana pantailaratzeko. Ez ziren nahikoa Zelanda Berriko paisaiak edo Ian McKellen moduko aktoreak. El Señor de los anillos-en 3 kapituluak batera filmatzeko WETA Digital etxeak hartu du ardura, zuzendariarena da efektu bereziak lantzen dituen enpresa hau. 200 espezialduk egin dute lan 3 urtean zehar Linux prozesagailu potenteekin. Emaitza: 570 toma truku digitalekin, 30 terabytes datu filmikoetan (AEBko kongresuaren liburutegiko materialaren bikoitza).

Bideokonferentzia erabili dute

Bideokonferentzia bidez egon dira konektatuta uneoro kamaralariak eta zuzendaria. Horrela bakarrik lortu ahal izan du Jacksonek kamara guztien enkuadrea zuzendaria fisikoki leku batean egongo bailitzan eta kamara guztien agintea berak balu moduan. Horrela, mendi galduren bateko imajinak izan arren, zuzendariak bere Pcra deskargatzen zituen sekuentziak zerbidore berezi batekin eta ondoren oniritzia eman edo errepikarazi.

Badira eszenak 15.000 gerlari dituztenak, birtualak gehienak, eta horretarako Massive softwarea diseinatu dute Wetakoek. Konbateko hainbat teknika erregistratu eta gero, inteligentzia artifiziala duten gerlariak sortu zituzten.

Hurrengo kapituluetan 1200 prozesadore potente jarriko dituzte 100.000 gerlariko eszena bat egiteko. 2.000 efektu espezial erabiltzekotan dira.

Ia Tolkienek buruan zuena pantailaratu dezaketen.

Imaginak, pantaila babesleak, azken berriak, posterrak eta MP3ak filmaren webean

El Pais egunkariak egindako kritika

El mundok egindako kritika

Erantzunak

Iban
2002-01-10 : 19:30

Beste lotura bat gehitu gura nioke albiste honi. Izugarria da jendeak nolako web orrialdeak egiten dituen. Zaletuak daude langintzan eta baita film horretan ere. Zu ere zaletua bazara, sartu !


Erantzun

Sartu