Elhuyarreko lan eskaintza
2002-01-07 14:01
Hala ere, egunero ari gara proiektu berriei erantzuna eman nahiaz eta honek bi lankide berri izateko premia izatera eraman gaitu.
Jarraian, bi lanpostuen datuak dituzue, bietako bat interesgarria suertatuko zaizuelakoan. Zuen curriculumak bidaltzera animatzen zaituztegu.
Besterik gabe, agur bero bat eta urte berri on.
KAZETARITZA ZIENTIFIKOAN ESPERIENTZIA LORTZEKO BEKA
Helburua:
Kazetaritza zientifikoan esperientzia hartzea, Elhuyarren Zientzia komunikazio sailean praktikak egin zientzia eta teknikaren dibulgazioa landuz.
Baldintzak:
. Zientziaren alor batean goi- edo erdi-mailako titulazioa izatea.
. Atzerriko hizkuntzak jakitea.
Bekak 10 hilabeteko iraupena eta 7.212 euroko saria izango du.
Erref. ERREDAKTOREA
PUBLIZITATE-KOMERTZIALA
Funtzioak: Publizitatea- eta prentsa-kudeaketa.
Profila:
. Goi- edo erdi-mailako ikasketak
. Harremanetarako erraztasuna
Zer eskaintzen da:
. Lan-kontratua
. Lan-talde gazte eta dinamiko baten parte izateko aukera.
. Soldata finkoa eta komisioak
Erref. KOMERTZIALA
Interesatuek curriculuma honako helbide honetara bidali behar dute urtarrilaren 19a baino lehen:
Elhuyar. Asteasuain, 14. 20170 Usurbil. Edo honako helbide elektronikora: aldizkaria@elhuyar.com
Erantzunak kargatzen...