Teknologia albisteak

Energiaren Hiztegi Entziklopedikoa on line

Erabiltzailearen aurpegia
Antton Gurrutxaga - Elhuyar
2002-01-07 : 13:01

EVE/EEEk 'Energiaren Hiztegi Entziklopedikoa'-ren Interneteko bertsioa argitaratu berri du. 2000ko irailean argitaratu zen liburua eta orain EVE/EEEk Interneten doan kontsulta daitekeen bertsioa jarri du.

Energiaren Hiztegi Entziklopedikoa Elhuyarrek EVE/EErentzat egindako lana da, eta hainbat adituk hartu du parte: unibertsitate-irakasleak, enpresetako profesionalak, EVE/EEEko teknikariak eta abar.

Hiztegian 1.072 kontzeptu daude, definiziodunak denak ere, 127 artikulu entziklopediko eta 267 irudi. Dena inprima daiteke (artikuluak, .pdf formatuan). Interneten argitaratu den bertsioan, liburuan ezinezkoak diren kontsulta-bideak eta nabigatzeko aukerak daude. Esaterako, alorraren arabera bila daitezke terminoak, eta sarrera diren terminoetarako loturak daude definizioaren testuan. Gainera, zenbait eguneratze-lan egin dira, gehienak terminologiaren alorrekoak (adibidez, ingurumen hobetsi dugu).

Hiztegiari buruzko iritziak, kritikak eta zuzenkizunak Elhuyarrera bidal ditzakezue.

Hiztegian konsulta egiteko sakatu hemen

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago