Antiglobalizazioaren indarra interneten
Ez da dena protesta. Mundu berri baten alde lemapean hamaika talde batzen dira. Globalizazioa pertsonen menpe jartzea dute helburu eta ez alderantziz.
Harrikadaka jardutea alde batera utzi da eta internetak milaka lagunengana iristeko bidea zabaldu du. Zaila daukate LSSI legeak modukoek edo FBIaren mekanismo guztiak mugimendu hauek balaztatzeko.
Banku mundialaren kontra dagoen Ramon Fernandezek El Pais agerkariari egindako elkarrizketan dioen moduan, Beharbada lartxo esatea izango da, baina internetik ez balego, ez luke egungo mugimenduak iraungo. Ramon Fernandez hamaika talde horien arteko bat baino ez da, Banku Mundialaren aurka diharduen taldekoa, hain zuzen.
Beste lotura batzuk:
NODO50 Banku mundialaren aurkako foroa. Orain Webgunea ere bada eta bertan azkeneko berriak jaso daitezke. Gaur egun 300 talde sozialek erabiltzen dute. Egunero-Egunero 9000 lagunek erabiltzen duten zerbitzua da. Esaterako komite internazionalisten berri ere jakin daiteke eta euskaraz ere bai.
Bartzelonako Foroa: bcn2001@yahoogroups.com eztabaida gunea da. Antiglobalizazioaren mugimenduak egiten dituen ekintzen berri zabaltzeko erabiltzen da.
Sindominio.net sare telematioa da, El Laboratorio etxe okupatuan sortua. Ezker libertarioren elkargunea.
Ecologistas en accion oso indartsu dabilen taldea. Ekologismoaren ataria ere izan gura du antilobalizazioaren aurka jarduteaz gain.
Jobs With Justice mundu guztiko sindikatuak batzen ditu bidezko soldataren alde.
EZLN Ejerzito Zapatistaren orria. Markos Komandanteak hemendixe zabaltzen ditu bere komunikatuak. Hastapenetatik erabiltzen dute interneta.
Komunikazio Globalerako institutua munduan egiten diren manifestazio guztien berri.
Hemen agertutakoak batzuk baino ez dira. Internetean milaka aurkituko dituzu.
Erantzunak kargatzen...