Teknologia albisteak

Internet: 2002 urterako aurreikusiak

Erabiltzailearen aurpegia
Eneko Astigarraga - CS
2002-01-06 : 10:01

Urte hasiera dela eta, beti bezala datorkigun urteari begira aurreikuspenak.... Zer gertatuko da Internet-en?, zeintzuk izango dira tendentzia nagusiak?... Hona hemen Quebec-etik bidaliak, 2002 urteari begira, prospective posta zerrenda frantsesean agertu diren aurreikuspenak. .

Hona hemen Quebec-en egindako aurreikuspenak:

  1. Merkataritza elektronikoaren demokratizazioa. Hau da, enpresa eta kontsumitzaileen portaera interneten finkatu egingo da, merkataritza elektronikoaren arazoak konpondu eta interneteko salmentak gorantz egingo dute neurri handian.
  2. Ziurtasuna dela eta, arazoak izango ditu Microsoft-ek. Adibide garbia FBI amerikarrak Windows XP erabilerak dituen arriskuei buruz emandako abisuak.
  3. Hainbat konbergentzien porrota. Aurreko urteetan ezagutu ditugun elkarketetan (AOL-TW, Vivendi-Universal,...) lehen hausturak ikusiko ditugu eta hein handi batean desegituratu egingo dira, "aktiboak" itxiz edo salduz.
  4. Ordaindutako musika sareen porrota. Batez ere kontsumitzaileen eraginez.
  5. Internetako negozio eredu propioaren sorrera. Dohaineko eredua ez dago hilda, ezta gutxiago ere, baina negozio eredu berria sortuko da. Honako bost oinarri hauen gainean: oso kostu gutxiko funtzionamendu modua, sarrera ez zuzenen gehitzeak, balio erantsiko sarrerak (zerbitzu osagarriak, abonuak,...), publizitate sarrerak eta merkataritza elektronikoaren sarrerak (komisioak eta abar)
  6. Interneteko webgune komunitario edo irabazi asmorik gabeko proiektuen berpiztea. "Dotcom"-en zoramenaren ostean horrelako guneen berpiztea izango da. Adibidea Québec-en: Chez Maya zaletu edo amateurren gunea bertako informazio enpresa potenteen guneak, La Presse (Montrealeko egunkaria) edo MontrealPlus-ek (Lycos eta Radio Canada) baino bisita gehiago ditu.
  7. P2P (peer to peer) benetako iraultza etortzeke dago. Orain arte P2P-a, makinen arteko elkar komunikazioa Napster edo SETI ren estiloan, funtzionatu du, baina etorkizunean horrelako sareak informazio elkar trukaketarako (bilaketak, zelata sistemak, elkarlana,...) oinarrizkoak izango dira.
  8. Abiadura handiko Interneteko lehen aplikazio interesgarrien sorrera. Sorrera honek ikus-entzunezko munduan aldaketak izango ditu eta hezkuntza eta komunikazioan, nola ez, eragin handia izango du. Baina edukien eta aplikazio erabilgarrien beharra eta garrantzia azpimarratzen dute.
  9. Etxeko sarearen erronka. Urte batzuk pasa arte ez da emango, baina oso garrantzitsua izango da. Erronka nagusia teknologia ezberdinen eta aukera ezberdinen arteko konbinaketari erantzun eman beharrean izango da.

Frantsesez osoa irakurri nahi duenak egin dezala klik hemen

Erantzun

Sartu