Teknologia albisteak

Nor da nazionalistagoa?

Erabiltzailearen aurpegia
Joxe Aranzabal - HUHEZI
2002-01-04 : 19:01

Gaur goizean Ramon Jauregiri entzun diot Radio Euskadin hitz egiten. Besteak beste, esan du Euskadi berria egiteko, nazionalistak ez direla izan behar hain nazionalista. Gogora etorri zaizkit orduan Redondo Terrerosen hitzak, esan zuenean nazionalismoek botagura ematen diotela. Baina, zer nazionalismori buruz hitz egiten dute? Interneten sartu naiz argitasun bila eta aurkitu dut, bai, gauza interesgarririk.

Nazionalista hitzak ez dauka ospe onik egunotan Espainian. Batez ere Euskal Herriko abertzaleei egozten digute hitz hori, eta aldian aldiko peioratiborik iraingarrienarekin lotuta leporatu ere: naziak, fundamentalistak, ayatolak, serbiarrak…, eta orain talibanak.

Arraina ahotik galtzen dela jakinik, Internetera jo dut, Googlera hain zuzen ere, eta “nacional” hitza idatzi dut. Aurkitu dut Espainia erakunde nazionalez josita dagoela, bere izaera nazional hori behin eta berriro aldarrikatzeko premia balu bezala. Zertara dator hainbeste “nacional”, nazionalismoa ustez errotik gorrotatzen duen herri batean? Beraz, nor da nazionalista hemen? Nor ari gara engainatu guran?

Espainia nazionalaren zenbait erakunde

  • Cuerpo Nacional de Policía.
  • Audiencia Nacional.
  • Radio Nacional de España.
  • Orquesta Nacional de España.
  • Documento Nacional de Identidad.
  • Lotería Nacional.
  • Instituto Nacional de Industria.
  • Biblioteca Nacional.
  • Instituto Nacional de Estadística.
  • Instituto Nacional de Metereología.
  • Universidad Nacional de Educación a Distancia.
  • Instituto Nacional de Empleo.
  • Organización Nacional de Ciegos Españoles.
  • Museo Arqueológico Nacional.
  • Paradores Nacionales.
  • Instituto Nacional de Ecología.
  • Patrimonio Nacional.
  • Instituto Nacional de Tecnología Industrial.
  • Consejo Nacional de Investigaciones Científicas.
  • Bolsa Nacional de Valores.
  • Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía.
  • Instituto Nacional de Administración Pública.
  • Plan Nacional sobre Drogas.
  • Museo Nacional de Escultura.
  • Cinética Nacional.

Erantzun

Sartu