Teknologia albisteak

Enpresen %15a Windows-engandik ihesi

Erabiltzailearen aurpegia
Gari Araolaza - CS
2002-01-04 : 11:01

PC WORLD informatika aldizkarian azaltzen den inkesta baten emaitzen artean, Windows erabiltzen duten enpresen %15ak Linux edo Unix sistemetara egokitzea pentsatzen ari direla atera da.

Gainera, enpresa gehienek esan dutenez, ez dute Microsoft-en bertsio eguneraketa erritmo bizia jarraitzen. Erabiltzaileek beraien behar propioei jarraituz aldatzen omen dute software bertsioa, eta ez Microsoft-en inposaketei jarraituz.

Hau Microsoft-en azkeneko License 6.0 sistemaren aurka doa. Sistema hau jarraituz, Microsoft-ek automatikoki eguneratuko (eta fakturatuko) die softwarea enpresa haundiei. Sistema horretan sartu nahi ez izan ezkero, oraindik garestiagoa izango da softwarearen prezioa.

License 6.0 sistema honekin, zenbaiten kalkuluen arabera software gastua orain ordaintzen dutenaren baino %107 gehiagoraino iritsi daiteke.

IDC kontsultorak 300 enpresatako Informazio Teknologia zuzendariak galdatu ditu inkesta honetan.

Erantzun

Sartu