Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hacker eraso espainola Aurki-ren kontra!

Luistxo - Eibar.org
2001-12-28 01:12

Hacker eraso espainol batek Aurki bilatzaile euskalduna hankaz gora utzi du. Saboteatzaileek sartu duten birusak Euskara zegoen tokian Erdara jarri du orain! Gure hizkuntzaren aipamen guztiak desagertu dira, bilaketa arrunt batek (Hiztegiak terminoarenak, adibidez) erakusten digun bezala.

Aurki osoa dago saboteatua une honetan. Euskal Herria Erdal Herri bihurtu da, Euskaltzaindia zena Erdaltzaindia da eta, are harrigarriago, Eusko Legebiltzarraren ordez, Oklahomako Legebiltzarra ageri zaigu orain. Erasoaren azken sintoma honek jatorriaren gaineko pista bat ematen digu, Jimenez de Parga Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko buruaren obsesioa baita euskal aginte organo batzuk Oklahomakoekin alderatzea. Badirudi, beraz, sektore konstituzionalista madrildarrak daudela erasoaren IP helbideen atzean.

Hacker konstituzionalistek kutsatu diguten birusa F-Worm motako garzonita edo birus troiar bat dela dirudi. 24 ordutan antidoto bat bilatzeko gai izango direla agindu digute Panda Softwaretik, erdaldundutako terminoak berreuskalduntzeko behar duten subentzioa ziurtatzen badute, behintzat.

Une zail hauetan, elkartasuna internauta euskaldunen artean!

Adibideko irudi bat hor behean.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu