Teknologia albisteak

Johanes, Bargotako Aztia. Webgunea

Erabiltzailearen aurpegia
Josu Jimenez Maia - Euskara Zerbitzua, Hezkuntza Departamentua, Nafarroako Gobernua
2001-12-27 : 11:12

Bargotako Aztia ikusteko zanpatu izenaren gainean. Nafarroako pertsonaia historiko horren gaineko webgunea aurkituko duzu bertan. Material didaktikoa da, 20 elezahar ere irakur daitezke.

Johanes, Bargotako aztiia; Bianako Erentzun ikastolako irakasle talde batek egindako material didaktikoa da, Euskara Zerbitzuak lagundu duena. Pertsonaia historiko horren inguruko informazio zabala eskaintzeaz gain, Bargotako aztiari buruzko elezaharrak dituzu irakurgai, zazpi ziklotan banatuta; osotara 20 elezahar. Gida didaktikoan proposamen pedagogikoak dituzu. Irakasleek gune honi etekin pedagogikoa ateratzeko zenbait aholku, proposamen eta jarduera zehatz eskura dezakete, bereziki DBHko lehen zikloko bigarren mailarako, beste mailaten ere, egokituz gero, lan daitekeen arren. Proposatzen diren ariketen ildotik , ikasleek beraiek sorturiko ipuin edo idazlanak webgunean jartzeko posibilitatea.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago