Bin Laden-en aurpegia komuneko paperean
Beldurrak jota, egileek ez dute gura izan prentsara agertu, baina seguru diru dexente aterako dutela inbento honekin. Are gehiago, AEBkoak nolakoak diren jakinda.
Kafe-kikarak, kamisetak, posterrak (zureak egin du! Esaldiarekin) denetik komertzializatu dute, baina benetako arrakasta garbiketa pertsonalerako artikuluarekin lortu dute. Forbes aldizkariak dioenez, asmatzaileek 30.000-40.000 dolar inguru irabazi zituzten lehenengo astean. Horrelaxe Google bilatzaileak duen faboritoen zerrendan sartu zuten beraien weba
Gaur da eguna, egunean 300.000 bisita izaten dituena. Ez da merkea dena den ipurdia garbitzea. 2 rollo dituen paketea 12 dolarretan dago.
Badu ekintza honek Amerikarren ukitu pertsonalik ere. Irabazien % 20a atentatuan hildakoen familiek jasotzen dute, nola ez!
Zerekin garbituko ote dira Bin Landendarrak!
Erantzunak kargatzen...