Zure eskuko telefonoan egon daiteke mugimenduak antzemateko beharrezkoa dena. Holaxe esan du The Guardian agerkariak. Ingalaterran eskandalua sortu da. Eta Euskal Herrian zer?
Gure mugimenduak kontrolatuak daudela pentsa dezakegu. Eskuko telefonoak ei dira horretarako bide. Eta ez al da ba sinesgarria? Poltsikoko telefonoen hirugarren belaunaldia ere badator eta orain 100 metroren barruan non zauden jakin badaiteke ere, telefono berri horiekin 10 metroren barruan jakin ahal izango dute non zauden.
Eskubideen gainen eztabaida gogorrak egiten dihardute Ingalaterran. Noraino utzi behar dugu kontrola gaitzaten? Axola digu non gauden jakitea? Zertarako erabiltzen dira datu horiek?
The Guardian egunkariak Virgin telefono operatzaileari egotzi sakeleko telefono bidez kontrolatu gura izana. Gainera, datu hauek erregistratzeaz gain kontserbatu ere egin omen ditu. Eta zer uste duzue, Virginekoak lotsatu egin direla? Halaxe diote: 1999tik egiten dihardugu-eta. Gainera erregistratua duguna ez dugu ezabatzerik nahi.
Enpresa batekin gutxi balitz, Vodafone enpresak ere gauza bera egiten du. Eta ematen diren arrazoiak askotan entzundakoak dira.
Euskal Herrian ere izan dugu horren antzekorik kaleko bideo kamerak direla-eta. Orduan ematen ziren arrazoiak eman dituzte Ingalaterran ere: atentatuak, seguritatea bermatu beharra, lapurketak
Bitartean badugu lege bat ezer demostratzen ez den artean kondenatzen ez zaituena, edo hori uste nuen behintzat.
Erantzun
Sartu