Sustatu logoa Teknologia albisteak

Kableak zertarako? Barik hobeto!

Iban - sustatu
2001-12-24 10:12

Sistema hau erabiltzeak ez du esan gura orain ezagutzen duguna baztertu behar dugunik, biak dira erabilgarri. Gainera, espero zitekeen arren, ez da garestia modu hau. WI-Fi da erabiltzen den bidea eta lastertasuna handitzeaz gain, bidali-jaso trukea seguruagoa ei da. Zergatik seguruagoa? Datuak kodifikatuta bidaltzen direlako sarera. Gutxi gorabehera, orain banketxeek bulego artean erabiltzen duten seguritatearen parekoa da.

Ez da aukera berria, dena den. Sagartxoa duen etxeak, 1999an jarri zuen martxan lehenengoz iBook portatila kablerik gabe. AirPort du izena moduak

Teknologia berri honek bideoendako, telebistarendako… balio du. Beraz, etxean bideo bakarrarekin logelatik bideoa ikusteko aukera zabaltzen da, edo zergatik ez, orain arte egunkariak komunean irakurtzeko ohitura zutenek badute aukera digitala ere. Hartu ordenagailu portatila eta lasai asko!

Fisikoki konektatua? Orain ez dago beharrik.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu