Olentzero, Ibarretxe eta Savater
Ba Ibarretxeri galdetu zioten ea nork eramaten zizkion opariak etxera, Olentzerok, Hiru Erregeek edo Papa Noelek. Horra lehendakariaren erantzuna:
Olentzero da Euskal Herriko tradizioa. Pertsonaia mitikoa da, jatorra, bihurri eta adar-jotzailea apur bat, menditik opari bete zakuarekin datorrena. Baina ez dut inor ezagutzen opari bati muzin egiten dionik, edonork ekarrita ere.
Ibarretxek ez du inor hori ezagutzen, baina hantxe bertan zegoen, elkarrizketatuen artean: Fernando Savater. Izan ere, berak argitzen duenez...
Gurasoen etxean opariak Papa Noelek eta Erregeek banatzen zituzten. Olentzero gutxi etortzen zen Donostiatik, eta oraindik ez naiz berarekin fio.
Ezer gutxi geratzen da komentatzeko. Lotura batzuk, denbora galtzeko Interneten.
- Ibarretxek hauteskundeetarako atera zuen gunea, Ibarretxe.com, hantxe dago, irabazi zituenetik izoztua.
- Savater bultzatzaile duen Basta Ya elkartea.
- Olentzero, Ikastola batek egindako Gabonak.com gunean aurkitzen ahal duzu, edo Komunika.net zerbitzuak antolatutako Txiki.net gunean ere bai. Unidad Alavesak egin zion postal antolagikoa ere sarean dago.
- Papa Noel, edo Santa Claus (euskaraz San Nikolas!), Donostiatik Olentzero baino askoz gehiago pasatzen omen zen hori, Aurki bilatzailean bizi da
- Hiru Erregeak ere badaude Aurki-n. Guk ez diegu muzin egiten inoren opariei.
Erantzunak kargatzen...