EAk webgune publikoen akzesibilitate eskasa neurtu du
2001-12-21 22:12
Ikerketaren emaitzen arabera, gutxi salbatzen dira. Gune bakoitza bi urratsetan aztertu dute. Lehenbizikoan, sarbideko orrian zer agertzen den, eta bestean edukien orri nagusia.
Hor jartzen dizuegu nork EZ duen ganorazko akzesibilitaerik, eta nork BAI.
- Euskadi.net, EAEko ataria (sarbideko orria ). EZ.
- Euskadi.net, EAEko ataria (edukien orri nagusia ). EZ.
- Eusko Legebiltzarra (sarbidekoa): EZ.
- Eusko Legebiltzarra (eduki nagusiak): EZ.
- Ihobe . EZ.
- Eusko Jaurlaritza (sarbidekoa). BAI.
- Eusko Jaurlaritza (eduki nagusiena). EZ.
- Eragintza.net . EZ.
- HAEE-IVAP . EZ.
- Eustat, Euskal Estatistika Institutua (sarbidekoa). EZ
- Eustat, Euskal Estatistika Institutua (eduki nagusiak). EZ
- Ertzaintza (sarbidekoa). BAI.
- Ertzaintza (eduki nagusiak). EZ.
- Arartekoa, sarbidekoa . BAI.
- Arartekoa, eduki nagusiak . BAI.
- Euskadiko Lan Harremanetarako Kontseilua (sarbidekoa). BAI.
- Euskadiko Lan Harremanetarako Kontseilua (eduki nagusiak). BAI.
- Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea . EZ.
- EJIE . EZ.
- Langai-Egailan . EZ.
- Jaurlaritzako Justizia Saila (sarbidekoa). EZ.
- Jaurlaritzako Justizia Saila (eduki nagusiak). EZ.
- Visesa (sarbidekoa). EZ.
- Visesa (eduki nagusiak). EZ.
Emaitzak, beraz, ez dira batere onak. Hala ere, EAren ikerketa honen arabera, "panorama ez da lehen begiratu batean pentsa daitekeen bezain iluna. Kasu askotan, arazoak konponduko lirateke baldin eta testu erako alternatiba bat gehituko balitzaio gune bakoitzari.
Eusko Alkartasunak Interneti arreta pixka bat eskaintzen dion alderdia da, eta bere egituretan EA Sarean izeneko atala ere badaukate, Alex Alba delarik horren buru.
Erantzunak kargatzen...