Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskal diaspora eta Argentina

Luistxo - Sustatu
2001-12-21 10:12

Beste alde batetik, Indymedia Argentina izan daiteke krisia zuzenean segitzeko leku on bat. Terra edo Yahoo atarien bertsio argentinarrak baino interesgarriagoa.

Diaspora Vasca gunea hemen aurkituko duzue, eta bere posta-zerrenda Yahoo Groups-eko bazter honetan. Argentinakoaz gain, azken egunetan Venezuelako gorabeherez ere egon dira komentario eta informazio interesgarriak foro horretan.

Zerrendan agertu den azken gauzetako bat, Udalbiltzaren mezu bat (ezker abertzaleko udalbiltza, noski, Interneteko udalbiltza ugarien nahaspila ulertzeko, irakurri Sustatun bertan ).

Agur t'erdi Euskal Herriatik,

Azkenaldian Argentinak bizi duen egoera larria dela eta, arrazoi ekonomikoak direla medio, Udalbiltzak bere elkartasun eta laguntza helarazi nahi dio Argentinako herriari.

Era berean, herri guztiei entzunak izateko eta bere etorkizuna erabakitzeko dagokien eskubidea aldarrikatzen dugu. Zentzu honetan hitza eta erabakia herriei dagokiela aldarrikatzen dugu, bai Euskal Herria, Argentina eta gainontzeko herrientzako.

Beraz, elkartasun mezu hau berresten dugu, eta Argentinako herriari laguntza emateko konpromezua aurkezten dugu, eta baita bertan bizi den komunitate eukaldunaren gain.

Jaso ezazue besarkada bero bat Euskal Herriatik,

Loren Arkotxa (Alcalde de Ondarroa-Bizkaia)
Presidente de Udalbiltza

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu