Kontsumoaren barometroa: euskaldunok ez gara fidatzen Internetez erosteko orduan
2001-12-20 21:12
Consumer aldizkariak 14 urtetik gorako 5.000 lagun elkarrizketatu ditu telefonoz, estatu espainiarraren erkidego guztietan. Euskaldunok honela pentsatzen dugu, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan jasotako erantzunek erakusten dutenez:
- Elikagaiak. Euskaldunok konfiantzarik handiena erakutsi dugu elikagaietan.
- Markak. Marken aurrean, berriz, gogobetetze maila apalena agertu dugu.
- Etxebizitza. Uste dugu etxebizitzako gastuagatik konpentsazio txikiena jaso dugula.
- Kontsumitzaileen aldeko elkarteak. Hobekien jasotzen dugu horrelako elkarteen eginkizuna, kontsumitzailea defendatzeko unean.
- Elikagai ekologikoak. Sentitzen dugu informazio onena dugula elikagai ekologikoen gainean.
- Euroa. Aseenak agertzen gara euroaz emandako informazioarekin eta besteek baino kezka gutxiago erakutsi dugu diru berriaren aurrean.
- Erosketak Interneten. Euskaldunok mesfidantza handiena erakutsi dutenen artean gaude erosketak Interneten egiteko orduan.
- Denbora irabazteko zerbitzuak. Euskaldunok inor baino gutxiago gaude prest ordaintzeko erosketan denbora aurreztuko luketen zerbitzuengatik.
Eroski Fundazioak urtero egingo ditu galdeketa hauek, jakiteko nola aldatzen diren kontsumitzaileen iritziak.
Erantzunak kargatzen...