Arabiar musikak lagunduta, Belen-etik ekarritako Palestinar jantzi tradizionalak ikusi, artisautzaz gozatu, eta jaki tipikoak dastatzeko parada ezinhobea izango da; elkartasunean. Egunotan izugarri sufritzen ari den palestinar herriarekin elkartasun ekimenak abian dituen Hirugarren Mundua eta Bakea erakundearen eskutik
Palestinak bizi nahi du
Herri palestarrarekiko elkartasun ekimena
2001eko Abenduan
Gaur egun, 2001 urtearen amaieran, palestinarrak atzerritar legez bizi dira beren lurraldeetan, Israelgo Estatuak haien Estatu aske eta Burujabea sortzeko aukera ukaturik. Gaza eta Zisjordaniako ia hiru milioik, Israelen bizi den milioiak eta erbestean dagoen lau milioi palestinarrek beren etorkizuna askatasunez erabakitzeko duten eskubidearen aldarrikapenari eusten diote.
Mende erdiz Israelek eraso militarrak burutu, Nazio Batuen erabakiak hautsi, baliabide ekonomikoen erabateko kontrola izan, Giza Eskubideak urratu, eta zapalketa sistematikoa garatu ostean -azken urtean 800 hiritar palestinar hil dituztela-, palestinar herriak ez du amore eman. Palestinak bizi nahi duelako.
Izpiritu horrek bultzaturik, duela urte batzuk Hirugarren Mundua ta Bakeako emakume eta gizonok -bertoko erakundeekin elkarlanean- larrialdi medikoa garatzen, bertoko autonomia indartzen eta komunitate erbesteratuei laguntza ematen dihardugu
Halaber, Euskal Herrian, eskutartean duzun ekimen honen moduko salaketa eta elkartasun iniziatibei ekiten diegu. Honako elkartasun proposamena Belengo Palestinian Heritage Center, hau da, Kultur-Ondarearen Zentro Palestinarrarekin batera antolatu dugu. Zentro horretako bultzatzaileak, emakume talde arduratsu eta gogotsua, Palestinako ondare kutural eta historikoa berreskuratu eta sustatu nahian dabiltza eta, oraingo honetan, beraien erronka gurekin konpartitzeko parada eskeintzen digute.
Egitaraua:
Abenduaren 17tik Urtarrilaren 5era
Artisautsa palestinarraren eta Intifadaren inguruko argazkien erakusketa.
La Bolsa Kultur Zentroan. Alde Zaharra. Bilbo.
Ordutegia: 9:00etatik 21:30etara.
--------------------------------------------------------------------------------
Abenduaren 18an
Palestina. Elkartasun Gaua.
Ohitura eta usadio palestinarrak, munduan bakarra den Palestinako kultur-ondarearen museoaren zuzendariak, Maha Saca andereak, aurkeztuta. Arropa tradizionala, musika, artisautsaren erakusketa, jaki tipikoak.
Doako sarrera. Kafe Antzokia. San Vicente, 2. Bilbo
Ordua: 20:00etan
--------------------------------------------------------------------------------
Abenduaren 19an
"Estatu palestinarra: eskubidea eta beharra".
Palestinako egoera eta geroko aurreikuspenen inguruko hitzaldia.
Fayez Saqqa. Palestinako PANeko nazioarteko ordezkaria.
La Bolsa Kultur Zentroan. Alde Zaharra. Bilbo.
Ordua: 19:30etan.
Erantzun
Sartu