Bernardo Atxagak aldi berri bat iragartzen du bere bizitzan
2001-12-14 18:12
Bernardo Atxagak huntaz eta hartaz hitz egin du aste honetako Argia astekarian. Honela hasi da: Aldi baten bukaera sentitzen dut. Cesarrek txoriaren bitartez jakin zuen martxoa bukaeran zerbait gertatuko zitzaiola; nik oraindik argiago ikusten dut liburu hau bukatzean. Ez dakit zer gertatuko zaidan (espero dut Cesarrek bezala ez bukatzea). Idazten ari naizen liburua bukatzean halako puntu bat jarriko dut; eta ez da izango puntu eta aparte bat, atal aldaketa baizik.
Hona hemen, jarraian, zenbait esaldi esanguratsu.
Luze eta zabal hitz egin du Bernardo Atxagak aste honetako Argia aldizkarian. Hona hark esandako zenbait esaldi:
- Politika. Nire irudipena da, jendea ondo bizi den gizarteetan, erreformismoa dela bide progresista bakarra. Euskal Herrian, iraultza planteatuko balitz, mugimenduarekin gehiago galduko litzateke irabazi baino.
- Independentzia. Nik nahiago dut federalismoaren ildoa ildo independentista baino, zentzuzkoagoa iruditzen zait.
- Euskal hiria. Euskal Herriak etorkizunean halako zentraltasun bat lortuko du, hiri batek izaten duen bezalakoxea: hiria ez da estatua, baina badu bere autonomia indartsua.
- Borroka. Etorkizunean euskaldunok egin beharko duguna da, borrokatu, borroka egin daitekeen toki bakarrean: kulturan.
- *Hedabideak. Egoera honetatik ateratzeko, euskaldunok, gutxiengoa izanda, behar duguna erresonantzia kaxa bat da: guri entzun egin behar zaigu.
- Multikulturalismoa. Mestizaia eta multikulturalismoa terminoak, normalean, halako egoera de facto boteretsu baten sendotzeko erabiltzen dira. (...) Kontzeptu horiek makilajea dira.
Erantzunak kargatzen...