Txolarre irratiak urtebete airean
2001-12-14 13:12
Datorren abenduaren 22an Txolarre irratiak ( 107.5-100.9 FM ) urtebete beteko du. Zorioneko albistea dugu zalantzarik gabe honako hau , 24 orduz euskaraz ari den Tolosaldeko irrati bakarra dugulako gure txolarrea.
Irrati honek irrati-libre posta zerrendara gonbidapen bat igorri du, guk hemen zabaldu eta hedatuko duguna:
Zuk ordezkatzen duzun irratiak ere urteurren hau gurekin ospatzea nahiko genuke. Horretarako , abenduaren 22rako egin nahi dugu zita zurekin . Izan ere , egun horretan eguerdiko 12etan ekitaldi xume bat ospatu nahi dugu zuek guztiokin Anoetako udaletxeko pleno aretoan . Beraz , gure gonbidapena luzatu nahi dizugu bertara zaitezen .
Irratia.com internet bidezko euskal irratitik zoriondu besterik ezin dezakegu egin Txolarrerena bezalako ekimenak. Eta bihar etzirako etorkizuna ziurta dezaten, lehenbaitlehen interneterako jauzia eman dezatela aholkatu.
Erantzunak kargatzen...