Teknologia albisteak

Eguraldiaren iragarpenak, euskaraz eta automatikoki sortuta

Erabiltzailearen aurpegia
A. Diaz de Ilarraza, A. Mayor, K. Sarasola - IXA taldea, EHU
2001-12-11 : 15:12

Multimeteo sistema euskaraz ere erabil daiteke Parisko Lexiquest enpresa, UZEI eta IXA taldearen ikerketa-lanaren fruitu gisa. Sistema honek zortzi hizkuntzatan sortzen ditu eguraldi iragarpenak (espainiera, katalana, galiziera, ingelesa, frantsesa, alemanera, nederlandera eta euskara) eta egunero irakur daitezke webean

Webean egunero berritzen diren testu hauek automatikoki sortzen ditu programak. Baina programa horren betebeharra ez da itzultzea, testu-sorkuntza baizik. Alegia, zortzi hizkuntzatako bertsioak sortzeko abiapuntua ez da testu bat, hainbat zenbakiz dituen matrize bat baizik (aurreikusten diren tenperaturak, haizearen norabidea, indarra etab)

Hona hemen testu adibide bat, Arabarako 2001eko abenduaren 11rako sortua:

Zerua, oskarbia. Tenperaturak, aldaketa nabarmenik gabe. Haizea, ahula, hasieran hego-ekialdekoa, gerora ipar-ekialdekoa. Maximoak : 11 gradu. Minimoak : 2 gradu.

Hizkuntza-teknologiak arin garatzen ari dira azkenaldion.

Azalpen zehatzago bat nahi izan ez gero zientzia.net atarian ikus daiteke eta baita Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkariko 2001eko azaroko zenbakian ere bai.

Gaur eta biharko eguraldi iragarpenak lortzeko, Eguraldia Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan, gaur

Eguraldia Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan, bihar

Eguraldia Nafarroan, gaur

Eguraldia Nafarroan, bihar

Eguraldia estatu espainiarreko probintzietan zortzi hizkuntzatan:

Bestelako eguraldi iragarpenak

Ikus daitekeenez iparraldeko eguraldiaren berri ezin daiteke eskuratu, INM-k estatu espainiarreko datuak baino ematen ez dituelako.

Erantzun

Sartu