Sustatu logoa Teknologia albisteak

Eusko jaurlaritzak Konekta zaitez-eko laguntzak kenduko ditu?

Ez dago geldi Eusko Jaurlaritza.Laguntzak kentzeko asmotan dago, baina bitartean, ezagun egiten ari diren PC tonto horiek jarri gura ditu subentzionatzen dituen ordenagailuen katalogoan. Ordenagailu horiek AOL Avant erakoak dira. Ordenagailu hauek errazagoak dira erabiltzeko eta horrela, konekta zaitez programa jende gehiagorengana zabaldu gura dute.

Urtebete da konekta zaitez programa hasi zela eta dagoeneko 90.243 ordenagailu lagundu dituzte diruz. 2.256 milioi pezeta gastatu ditu horrela Eusko Jaurlaritzak. Erosi diren ordenagailuen bataz besteko prezioa 226.695pta-koa izan da.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu