Diario Vasco-n ere software librearen alde
Jose Maria Alcaide EHUko Zientzia Fakultateko Lengoaia eta Sistema Informatiko irakasleak dio, birusen eta crackerren atakeak ekiditzeko bakarrik bada ere, guztiz gomendagarria dela Microsoft-en softwarearengandik aldentzea, estandar independienteak bilatuz.
Instituzioei ere egiten die deia, honen aurrean postura aktibo bat har dezaten, adibide gisa lan eginez.
Azaroan ospatu zen Software Libreari Buruzko I. Euskal Mintegian argi gelditu zen instituzio ofizialen aldetik bultzada beharrezkoa izango dela. Erantzukizun karguak dituztenek beraien irizpide teknikoetan software librearen erabilera bultzatu beharko lukete, kriterio pseudoteknikoak gaindituz.
Baina horretarako software librearen komunitateak zerbait egin beharko du, ezta?
Erantzunak kargatzen...