Etorkizun digitala ikuskatzen. Internet AEBn
Duela egun gutxi, Kaliforniako UCLA Unibertsitate famatuak bigarren urtez Interneti buruzko txostena argitaratu du: The UCLA internet report 2001. Surveying the Digital Future . Txosten mamitsu eta interesgarri honek, Amerikako Estatu Batuetan eguneroko bizitzan Internet-ek duen eragina aztertzen du.
Txostenaren arabera estatubatuarren %72,1ak interneterako konexioa du eta bataz beste asteroko 9,8 ordu ematen du online. Aurreko urteko datuekin konparatuz ehunekoek gora egin dituzte, 2000ean populazioaren %66,9 a eta 9,4 ordu ziren eta. Baina erabiltzaileen datu estadistiko hutsetik aparte, Internetekiko jarrerak eta bere eragin soziala eta psikologikoa aztertzen du ere.
Txostena internet-en kontsultatu edo ordenadore jaitsi daiteke helbide honetatik eta erabiltzaileen datu estadistiko hutsetik aparte, jarrerak eta eragin soziala eta psikologikoa aztertzen du ere. Txostenaren atal nagusiak honako hauek dira:
- Nor dago online? Nor ez? Zer egiten du jendeak internet-en
- Internet eta Komunikabideen erabilera eta edukiak
- Kontsumo jarrerak interneten
- Komunikazio patroiak: e-posta, identitateak, pribatasuna
- Eragin soziala eta psikologikoak
- - Internet, familia eta lagunak
- - Haurrak eta internet
- - Botere politikoa eta influentzia
- - Lana eta Internet
Esan bezala txostena eskuragarri dago hemen
eta norbait interesatuta badago, iazko txostena hemen aurkituko du
Erantzunak kargatzen...