Gazte jendea nagusi Durangoko Azokan
Ez da metak -en kasua bakarrik. Bestelako disko etxe batzuetakoek ere antzerako zerbait komentatu dute. Zuk Durangotik pasatzeko asmorik badaukazu diskoak pegatuta topatuko dituzu, edo plastiko baten azpian, edo ia-ia polizia lanak egien diharduan jendea liburuak zaintzen.
Eskoletatik etortzen dira umeok eta uholdeka etorri ere. Euskal Herri osoko neska-mutikoak izan dira. Nafarroatik ere etorri dira nahiz eta seguruenik Sanz-ek ez zieten autobuseko txartelik ordainduko.
Arratsaldean profesionalentzako eguna da. 16:00etan zabaldu dira ateak eta oso trankil doa arratsaldea. Momentuz manager batzuk, idazleren bat eta hamaika kazetari. Sekula izan duen zabalkunderik handiena izan du azokak aurten Euskaldunon Egunkariako kazetariek esan diguten moduan.
Erantzunak kargatzen...