Sustatu logoa Teknologia albisteak

Inork erabiltzen ez duen seguritate partxea

Gari Araolaza - CS
2001-12-05 11:12

Nire ustez, berezko instalazio zailtasuna horri, Microsoft-en azpilana gehitu behar genioke. Jakinekoa da Microsoftek seguritate arazo bat duenean ez duela propaganda gehiegirik egiten, eta nahiko isilean tratatzen duela. Honen ondorioa, arazoa konpondu beharrean, gero eta jende gehiagok arazo berdina izatea da, "de-facto" daukan monopolioari esker.

Kuriosoa da, baina hori da software libreari Microsoft-ek aurpegiratzen dion argudioetako bat: kode irekia izatean edonork ezagutu ditzakeela sistemen ahuleziak birus eta crackerren lana errazteko. Software librearen aldekoen erantzuna, modu horretan zulo horiek konpontzeko bolondres lan ikaragarria sortzen dela, denon interesekoa bait da arazo horiek konpontzea.

Soluzio definitiboa? Outlook kendu eta beste e-posta programa bat erabiltzea. Baina hori askorentzat partxe hori jartzea baino zailagoa izan daiteke...

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu