Bill Gates Madrildik igaro zen eta...
Espainiako Gobernuarekin egin duen akordioa Aznar presidenteak eta Zientzia eta Teknologia gaietako ministroak sinatu zuten Bill Gates-ekin eta Universia Proiektuko arduradun Emilio Botin-ekin (hori ere makala da, gero). Unibertsitateetan konexio eta ordenadore gelak jartzea izango omen da planaren neurrietako bat, noski, denak Microsoften softwarearekin, eta makina bakoitzeko, dagozkion lizentzia ordainduarekin... Barrapunto-n majo ematen diote egurra gaiari albiste honetan.
Bide batez, Manzanares igarotzen denez Madrildik, Telefonica-rekin akordioa egin omen du Bill Gates-ek. Albistea News.com-en irakurri dut.
Madrilgo Gobernuaren horren gaizki konpontzen denez Eusko Jaurlaritza, akaso kontrako muturrera joango dira hemen... soft librera? :-)
Erantzunak kargatzen...