Ez, ez diozu Google erabiltzeari utzi behar, baina jakin beharko zenuke zein kasutan bihur daiteken birusen banatzaile egunero hain erabilgarria egiten zaigun bilatzaile indartsu hau.
Izan ere, azkenaldian Word eta Exceleko dokumentuak azaltzen dira bilaketen emaitzen artean, eta hauek birus iturri izan daitezke kontu handirik gabe dabilen erabiltzaile arruntarentzat.
The Search Engine Report buletinak azaleratu du arazoa.
Orain gutxi arte Google-ren bilaketetan HTML orriak bakarrik azaltzen ziren indexaturik. Baina badira zenbait hilabete Acrobat Reader programarekin irakurtzen diren PDF dokumentuak zerrendatzen hasi dela eta azkenaldian Microsoft-en Word eta Excel dokumentuak ere azaltzen ari dira.
Berriz ere Google -ren nagusitasuna argi gelditu da, feature edo marabilla berri hau interneteko oso toki gutxitan ikusi bait dugu.
Baina The Search Engine Report buletinean kritika jaso du aukera berri honek. Arazoa da Word eta Excel dokumentuek, barnean makro edo programa txikiak izateko aukera dutela, eta ezagunak dira makroen artean interneten barreiatu diren hainbeste birus.
Beraz, kontu gutxirekin dabilen erabiltzaile batek Word dokumentu ezezagun bat zuzenean zabaltzen badu (askok daukagu horrela konfiguratuta nabigatzailea) birus bat harrapatzeko probabilitate haundiak ditu...
Bada, Google berak aurkezten duen View as HTML aukeran klik eginez. Modu honetan Word edo Excel dokumentu hori HTML formatu seguruan zabalduko duzu.
Hori da The Search Engine Report buletinekoek Google-ri aurkeztu dioten aukera, hau da, aukera lehenetsi bezala HTML bertsioa aurkeztu dezala, eta ez formatu orijinala.
Bitartean, argi ibili...
Erantzun
Sartu