Teknologia albisteak

Euskarazko softwarearen katalogo berritua online

Erabiltzailearen aurpegia
Iñaki Alegria - UEU
2001-11-29 : 12:11

Atzo eguerdian UEUk aurkeztu zuen komunikabideen aurrean informatika sailean garatutako soft katalogoa. www.ueu.org/softkat helbidean dago eta laguntza eskatzen dizuegu (berriz ere) kontsultatu eta hutsuneak, hobekuntzak edo iritziak bidal ditzazuen. Soft librearen inguruan ez dago ezer (edo ia ezer), baina arazoa da fitxa edukitzeko jakin behar dela non dagoen eta nola eskuratu. Beraz, ez dagoen zerbait ezagutzen baduzue, katalogoa osatu aukeraren bitartez osatu eta guk emango dio0gu onespena.

Software katalogoa zazpi sailetan banatuta dago: bulego aplikazioak; astialdia; hizkuntza; Interneten aritzea; tresna orokorrak; irakaskuntza eta joko pedagogikoak; eta bestelakoak. Datu-basean ez da software programa bera topatuko, baizik eta bere ezaugarriak eta kontaktu datuak: hala nola, eskuratzeko modua, egilea, banatzailea, jatorria...

Euskaldunon Egunkarian, gaurko alean, informazio gehiago

Erantzun

Sartu