Escola d'Administració Pública de Catalunya delakoak, Internet eta katalanaren erabileraren inguruko liburua enkargatu eta argitaratu du. Izenburu hau du liburuak: e "Administració, societat, llengua i Internet", eta azpititulu argugarri gisa zera darama: "Conèixer els serveis i recursos actuals d'Internet a partir d'un estudi sobre la presència de la llengua catalana a la Xarxa". Alegia, Administrazioa, gizartea, hizkuntza eta Internet: Sarean katalanak duen tokiaz egindako ikerketa baten oinarriturik, ezagutu Interneteko gaur egungo baliabide eta zerbitzuak, edo horrelako zeozer, azkar euskaraturik.
Ezer gutxi esan dezaket liburuaren edukiaz, ez baitaukat eskura. Helbide honetan aurkibidea topatu dut, eta interesgarria badela esan dezaket. Erreferentzia bat hartzeko, 3. kapituluak izenburu hau dauka, lau kasu enblematiko Interneten, eta honako lauak dira autoreen iritziz Interneteko lau erreferentzia katalan nagusi horiek:
Uste dut Euskal Herrian ez daukagula lau adibide enblematiko hauekin parekatzeko balio dezakeen gauza handirik.
Katalunian erraz erosteko erreferentzia. Administració, societat, llengua i Internet. Egileak: Jordi Graells i Núria Vives. Barcelona, 2001, isbn 84-393-5513-0, 1.500 pta.
Erantzun
Sartu