Bigarren edizioa da aurtengoa eta ezagutzen ez duten asko egongo direnez, esan behar da web honetan ikusi daitezkeen pelikula guztiek 90 segundu baino gutxiago dutela. Epaimahai kualifikatuak emango du irabazlearen izena. Webgunea: minutoymedio.com
Argazki zuzendari den Javier Agirresarobe, Montxo armendariz, Gregorio Muro eta Imanol Uribe errealizatzaileak, Xabier Elorriaga eta saturnino Garcia aktoreak eta Elio Castro kazetariak osatzen dute epaimahaia. Ikusleek ere emango dute 100.000pta.ko saria. Ez dago betebehar apartekorik parte hartzeko eta filmak VHS edo CD-Rom formatuan ere bidali daitezke. Informazio gehiago minutoymedio.com -en. Iaz El Cafe filmak irabazi zuen zerbitzari baten eta bezero baten arteko harreman berezian oinarrituak. Laburmetraia bidaltzeko azken eguna abenduaren 31a izango da.
Erantzun
Sartu