Sustatu logoa Teknologia albisteak

Zainketa aringarriei buruzko osasun-jardunaldia

OEE (Osasungoa Euskalduntzeko Elkartea) 12. Osasun Jardunaldia prestatzen ari da. Osasun arloko profesional euskaldun guztiak zaudete gonbidaturik.

Gaia: gaixo terminala eta zainketa aringarriak.

Gaia: gaixo terminala eta zainketa aringarriak.

Jardunaldia Gasteizen izango da 2002ko apirilaren 19an eta 20an (Europa Biltzar Etxean). Bi egun horietan hainbat mahai inguru, hitzaldi, ahozko txosten eta tailer izango dira gai horren inguruan.

Txostenak (ahozkoak edo posterrak) bidaltzeko epea urtarrilaren 31 artekoa da. Programa, batzordeen osaera eta lanak bidaltzeko arauak nahiz inprimakiak, edo gainerako informazioa, honako helbidean duzue:

http://www.ehu.es/euskalosasuna/gasteiz2002.html

Iazko jardunaldiari buruzko informazioa (Prebentzio Medikuntza):

http://www.ehu.es/euskalosasuna/getxo2001.htm

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu