Teknologia albisteak

zer da txitxarro bat atzematea?

Erabiltzailearen aurpegia
markos zapiain - etxetik
2001-11-24 : 13:11

Gehiago arrantzale kritikaz eta epaile kritikaz, adibide batekin

ZER DA TXITXARRO BAT ATZEMATEA?

Oso kontu konkretua da, oso materiala. Hori bai, arreta eskatzen du, gogoa prest: edonoiz gerta baitaiteke, zeuk txitxarroa ateratzea, edo txitxarroa bere kabuz zure buruan sartzea, kohetea ilargian bezala.

Frontoian nintzen, pilota partidari begira. Ordurako bazituen tanto batzuk, eta heldua nintzen punttu egokira, non ez diezun pilotariei begiratzen, pilotari baizik, pilotak frontoian zehar egiten dituen marrazkiei zehazki.

Eta orduantxe sartu zitzaidan buruan Atxagaren obrak gordetzen dituen txitxarroetako bat. Norabide txitxarroa zen, gezi txitxarroa. Edozein gizarteren joera izan da desberdina egoztea, kanporatzea. Atxagaren obrak nabaritzen duena, baina, itzulera da, kanporatutakoaren itzulera suntsitzailea, munstro bilakatua, bota zuen gizartea txikitzera. Pilotariak jo egin dio pilota oraingoz arruntari. Orain, horma nagusira heldu da. Bada, horma ukituta, lehergailu bilakatu da. Lehergailu gisa zaio pilotariari itzultzen. Badatoz artzainak, badatoz iraultzaileak, badatoz zaharrak, badatoz euskaldunak, badatoz homosexualak, badatoz nanoak. Badatoz bueltan. Eta Atxagaren jarrera politikoen bultzatzaileetako bat, halako katastrofeak saihestea litzateke agian.

Epaile aldartean zaudelarik, baina, ez datorkizu halako txitxarrorik.

Erantzun

Sartu