Kalean dago Egunkariaren Estilo Liburu berria. Niretzat, urguilu txiki bat nik neuk liburuaren lehen bi edizioak koordinatzen lan egin nuelako. Hirugarrenean ez dut parterik izan, baina Egunkariako lantaldeak primerako lana egin du, duda barik. Nobedadeak baditu, nola ez, edizio honek aurrekoekin alderatuta. Euskaltzaindiaren hobespenak, arau edo gomendioak ematen diren heinean, integratzen segitzen du Egunkariak, eta horren ondorioz, hona liburuko zenbait nobedade:
Albistea honela jaso zuen Euskaldunon Egunkariak berak eta adibide batzuk eman ere, hemen.
Patxi Petrirena lanaren koordinatzaileak (Euskaldunon Egunkariako euskara arduraduna) ateratako adibide batzuk bidali dizkit, eta horra kopiatzen ditut. Hori irakurrita interesa piztu bazaizue, badakizue, beste erosketa bat Durangon.
ZENBAIT ERAKUSGARRI
Esaldiaren gune nagusia lehenbailehen eman.
Dudarik gabe, ezbeharrean gidaria hil egin zen da esaldi horren muina, eta beste datuak osagarriak dira, ondoren ematekoak.
Puntuazio murritzegiaren agerpenetako asko adierazpenak ematean ikusten dira. Esan liteke arazoak izaten ditugula esaldiak ongi zedarritzeko:
Marra arteko zatiak non jarri ere zaindu behar da. Bestela, eten handiegiak sortzen dira esaldietan.
Egoera berriei -eleaniztasun goiztiarra, ikasle atzerritarren ugaltzea, Internet...- erantzuteko ikastetxe publikoak baliabidez hornitzeko eskatu du Sarean elkarteak.
Egoera berriei erantzuteko -eleaniztasun goiztiarra, ikasle atzerritarren ugaltzea, Internet...-, ikastetxe publikoak baliabidez hornitzeko eskatu du Sarean elkarteak.
euskal izena / herritarra / izen ofiziala / udalerria / herrialdea / oharrak
Aitasemegi / / b. / Goizueta / N
Aitza / / b. / Zarautz / G
Aitzano / / b. / Baztan (ibarra) / N / (Gartzain)
Aitzoain / / Aizoáin / Berriobeiti / N / k.
Aiuria / / Ajuria / Muxika / B
Aizarna / / b. / Zestoa / G
Aizarnazabal / aizarnazabaldar / b. / b. / G / u.
Aizarotz / / b. / Basaburua, -a / N
Aiziritze / aiziriztar / Aicirits / b. / NB / u.
Aizkoa / / Azcona / Deierri / N / k.
Abaurrea Alta ik. Abaurregaina, -a
Abaurrea Baja ik. Abaurrepea, -a
Abense ik. Onizegaine
Abense-de-Bas ik. Onizepea, -a
Abetxuko ik. Abetxuku
Abínzano ik. Abintzao
Aceña (La) ik. Atxuriaga
Acilu ik. Azilu
Acosta ik. Akosta
Mendaur 1.131 (N)
Mendibel (Harsüdürra/Escaliers) 1.411 (NB)
Mendibil 610 (B)
Mendigaña (Zarikieta) 1.110 (N)
Mendilatz 1.337 (N)
Mendixuri 1.194 (N)
Mendizar 1.323 (N)
Mendizorrotz 415 (G)
Mendurro 937 (N)
AFGANISTAN / Afganistango Estatu Islamiarra.
Biztanleak: afganistandar/afganiar (25,8 m biz.). Eremua: 652.225 km2. Hiriburua: Kabul (kabuldar). Hiri nagusiak: Kandahar, Herat, Mazar-i-Sharif. Hizkuntzak: persiera (dariera) eta paxtuera (ofizialak, alfabeto perso-arabiarrez idazten dira), uzbekera, turkmenera... Dirua: afgani. Etniak: paxtu (%38), tadjik (%25), uzbek (%6), hazara (%19). Erlijioak: musulman sunita (%79), musulman xiita (%25). Transkripzioak: Afganistango izen bereziak idazteko, ikus 6.1.2 puntuko oharrak.
Cap-Vert ik. Cabo Verde
Centrafrique ik. Afrika Erdiko Errepublika
Cerdeña ik. Sardinia
Ceylan ik. Sri Lanka
Chipre, Chypre ik. Zipre
Costa de Marfil ik. Boli Kosta
Cote d'Ivoire ik. Boli Kosta
alta (lokailua) haatik, hala ere
.
alta* 1 (iz.) e. senda-agiri & Bihar emango diote senda-agiria. 2 [Erdal esapide gogaikarria da hau: Etxeberria alta* da
. Erabil jokatu egingo du
, jokatu ahal izango du
, jokatzeko prest da
, jokatzeko gertu dago
, jokatzeko moduan da
...].
altu [Ez ahantz garai
, luze
, gora
... eta batez ere handi
. & Parte-hartze handia izan da hauteskundeetan.].
altuera goratasun
.
alturako arrantza itsas zabaleko arrantza, arrantza handia
.
AEB (a-e-be) Ameriketako Estatu Batuak (USA, EEUU, EUA, US, EEBB*). Siglak honela deklinatzen dira: AEBak,
AEBek, AEBetako...
AEB (a-e-be) Espainiako Bankuen Elkartea.
AED (a-e-de) Arrasate Euskaldun Dezagun.
Aedenat Natura Defenditzeko Elkarte Ekologista (Espainia).
AEE (a-e-e) Amerikako Estatuen Erakundea (OEA*).
AEK (a-e-ka) Alfabetatze-Euskalduntze Koordinakundea.
DEB (deb) Diru eta Ekonomi Batasuna (Europako Batasunekoa) (UEM*).
Debabarrena,-a Deba bailarako eskualdea (Deba Behea*). & Debabarreneko herriak.
Debagoiena, -a Deba bailarako eskualdea (Deba Garaia*). & Hitz hau asko erabiltzen da Debagoienean.
debalde (Ipar.) alferrik
(Hegoaldean beste adiera bat du, baina horretarako hobe da dohainik, doan, urririk
erabiltzea).
Erantzun
Sartu