Euskadinternet kongresua jendetsua izaten ari da. Goizean goiz hasi da 4. aldiz egiten den kongresua eta Josu Jon Imaz, Felix Iraola eta Jose MAria Begaretxek egin dute aurkezpena. Gero hitzaldi interesgarri batek jarraitu dio. euskadinterneten orrian daude aurkeztutako ponentzia guztiak.
Jende ugarik jarraitu du kongeresua eta informazio ugari jaso dezake entzuleak: Jose Maria Bergaretxek galdera interesgarri bat egin du hasteko, merezi al du interneta hizpide duten aldizkariak argitaratzea? Honen ostean galdegin du ia garbigailuen aldizkaririk inork ezagutzen duen. Txanda pasatuz Alfons Cornellak hitz egin du enpresak nola funtzionatu behar duen esaten. Esaldi garrantzitsuenen artean: lanean inforamzioa sortu egiten dela eta ikasketa dela oinarrietako bat. Hala ere irakastea dela zirkulua osatzeko bidea. Hau da, enpresa barruan, batak besteari zer irakatsi baduela.
Interesgarria oso Arnaldo Muñoz (Terra netxorks Españako zuzendariak eta estatuko Yahoo-ren arduraduna den Javier Etxebestek egin duten saioa. Batak besteari esandakoek ikusmina sortu dute. Besteak beste, bakoitzak bere etxea saltzera egin du arrazoiak emanda. Dena den, beraiek azaldutakoa badago interneten.
Donostiara etortzerik izan ez duenak jaso dezake euskadinterneten orrian.
> Euskadinternet kongresua jendetsua izaten ari da.
Hau bai dela zuzeneko kronika internetetik.
Izan ere, agian Sustatu.com izan da Interneteko lehen medio euskalduna notizia gertatu den lekutik bapateko kronika idatziz eman duena.
Ez bada ere, Zorionak, Iban eta Sustatu-ri!